XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERRENDERI'KO EUZKO GAZTEDI KIROLTZALEA

Orra gure kirol bazkun sortu-berria.

Kirola aberriagatik egiteko asmoz.

Asmo ederra benetan.

Gaztedia kiroltzaletu eta onen bitartez sendotu, osasuntsuak egin eta bidez aberria ezagutu eta maitatzen erakutsi.

Itz batean, aberria egin.

Gaztedi ugari dago Batzoki eta abertzale bazkunetan bañan abertzale gaiean ez jakiña ugari.

Gazteok abertzaletzea da gure biarkuna, euzko gazteak kiroltzaleak ditugun eskeroz kirola gazteak abertzaletu eta guregaz tinko jarraitzeko erarik onenetakoa.

Kiroletan osasungarri eta onenetakoa mendizaletazuna noski.

Eta gure bazkun onek Batzalditxo edo Konkurso bat eratu du.

Amar mendira igo bearra izanik.

Aurtengo batzaldi au ondo irtetzen ba zaigu, datorren urtekoa ederragoa, aundiagoa, izango degu ziur egon.

Batzalditxo ontarako 28 mendizalek euren izenak eman dituzte.

Gutxi, guk nai aña ez, bañan tira asteko or nunbait, gañera batzaldirako izenik eman ez duten asko omenda gurekin etortzeko asmotan eta taldetxo galantak bilduko gera igande goizetan Jaupa Deuna entzun ondoren mendiruntz joango garanak.

Mendizaletasuna, zaletasun egokia.

Mendian iñoiz ibilli geranok esan genezake zer nolako alaitasuna nabaitzen dan biotz eta gorputz guzian goiz jaiki ta mendi tontorretik gure aberriaren txoko politak ikusiaz.

Maitasun berria sortzen dala esango nuke; bestela gergatik bereala abesteari ekiten diogu?.

Aberri aurrez, aberria bira osoan ikusteak gogoa ta biotza poztutzen ditu.

Baita ere bera orren eder ta maitagarriak ikusirik jopu, otsein dala oroitzeak barru barrutik abesti aberkoiak irten arazten dio: Goazen danok Jel-aldez
Uri, baso, mendi!
Goiko bidetik azke...

Mendizaletasunak amaika onura ekarri oi ditu.

Batetik igandez goiz jaiki bear dun ortan larunbatez goiz oeratuko da, bestetik ez da goiz goizetik ardandegietan sartuta bertako ke zikiñak irintziaz egono baizik aize osasuntzuaz birikak lasaitzen.

Mendiruntz beaz gazteok, mendiruntz... gure mendi gallurretara igo ta aberria esagutu ta benetan maitatzen ikastera.

Goazen mendirik-mendi
euzkotar gazteak,
goazen aldapaz gora
mendigoizaleak...

Laster egingo dei bat gure Euzko Gaztedi Kiroltzaleak, ez bada entzungor egin gure deiari, aberri aldezko deia izango da-ta.

ANDONI.